entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-25

VI. Iruña Rock jaialdia martxoaren 1etik 2ra bitarte egingo dute

Soziedad Alkoholika, Iseo & Dodosound, ETS, Kaos Urbano, Aphonnic, The Lio eta Pubic Enemy dira antolakuntzak kofirmatu dituen lehen taldeak.

Aphonnic Aphonnic

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Iruña Rock musika festibalaren 2024ko edizioa prestatzen ari dira, VI.a izango da, eta Navarra Arenan egingo dute martxoaren 1etik 2ra bitarte.

Sarrerak eskuragarri daude jada www.irunarock.com webgunean (45€ bi eguneko bonuaren truke). Eta atari horretan bertan konfirmatu dute zein izango diren aurtengo kartela osatuko duten artista eta taldeetako batzuk.

Soziedad Alkoholika, bere thrash, hardcore, metal, punk… estilo anitzekin.

Iseo & Dodosound biko nafarrak 2022ko maiatzean argitaratu zuten estudioko hirugarren diskoa, Blossom, eta lan horretako ereserkiak eramango dituzte Navarra Arenara ere.

En Tol Sarmiento bandak Guretzat diskoaren aurkezpen bira du esku artean, eta pop kutsu nabarmena hartu duten kantak eramango dituzte Iruña Rock jaialdira.

Aphoniic laukoteak, aldiz, 2023 amaierarako izango du prest Crema izeneko disko berria. 11 abestik osatuko dute eta, beraz, Iruñekoa da kanta berriekin emango duten lehen kontzertuetako bat.

Kaos Urbanoren punk-rocka, The Lio bandaren punk-rolla eta Pubik Enemy laukotearen punka ere agerdi dira martxoaren 1etik 2ra bitarteko kartelean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.