entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-17

VI. Adarretatik jaialdia egingo dute Zarautzen

Irailaren 29tik urriaren 1era bitarteko asteburuan, La Jodedera, La Perra Blanco, Rafa Villafaña eta Akatz Ska Band ariko dira zuzenean, beste askoren artean.

La Perra Blanco Trio La Perra Blanco Trio

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zarauzko Adarretatik jaialdiak badu 2023ko ekitaldirako behin betiko kartela. Musika Festibalaren VI. edizioa irailaren 29an hasi eta urriaren 1era arte luzatuko da, eta Euskal Herriko nahiz kanpoko hamaika taldek eta artistak emango dute kontzertua. Emanaldiak Musika plazan eta Munoa plazan izango dira.

Hasteko, irailaren 29an, 19;30etatik aurrera, La Jodedera eta Rafa Villafaña igoko dira eszenatokira. 2009. urtean sortuta,  Kubako musikariek eta euskaldunek osatzen dute taldea: Jon Txorromorro, gitarra jotzailea eta kantaria; Jon ‘Jomes Bap’ Oiartzun, baxu jotzailea; Mandi Cienfuegos, perkusionista eta kantaria eta Oscar La Habana. Dominikar jatorrikoa, urte askoren ondoren Rafa Villafaña zarauztarra bat gehiago da.

Segidan, 22:00etatik aurrera, Nakar taldearen txanda izango da. NAKAR postpunk elektronika proiektu berri bat da, hainbat proiektutan ibili diren artistekin osatua, bide berrien bila. Jone Laspiur aktore eta abeslaria (Koban, Nogen) eta Xalba Ramirez (Raitx, Koban, Physis Versus Nomos) elkartu, eta proiektu berri bat abiatzea erabaki zuten Andoni Olaetxearekin (Pelax, Zozo, Burrundaria…) eta Jokin Azpiazurekin (OLOR, Occhi di Farfalla, PAM…). Elektronika eta soinu berriak ardatz, esperimentazioa bilatuko dute punk, techno, spoken word eta doinu ilunekin. Lehen lana prestatzen ari dira orain.

Eta, irailaren 29ko lehen gau hori borobiltzeko, Andaluziatik etorritako La Perra Blanco Trio taldea ariko da zuzenean. Andaluziako hegoaldean, zehazki, Cadizko hegoaldean (La Línea de la Concepción), 2017an jaiotako taldea da eta Alba Blanco (abeslari eta gitarrista) oso gazteak zuzentzen du. 50eko hamarkadako musikan inspiratuta, power hirukote hau osatu zuen, bai musika beltzaren eraginez, hala nola rhythm and blues edo gospel eta musika zuriarekin, hala nola hillbilly, rockabilly, country, bluegrass…

Egunez eguneko programazioa, orduak eta lekuak kontsultatzeko: HEMEN

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.