entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-28

Vendettaren agur kontzertua berreskuratu duen EPa

2018ko abenduaren 28an, Atarrabiako Hatortxu Rock jaialdian, Vendetta taldeak azkeneko kontzertua eman zuen. Orain, urtebete igaro denean, Agur Vendetta EPa kaleratu dute zuzeneko hartako bost kanta bilduta.

Ilunpetan – Vendetta

Vendettaren agurraren urteurrena dela eta, taldeak EP berezi bat kaleratu du 2018ko abenduaren 28an Atarrabiako Hatortxu Rock jaialdian eman zuten azken kontzertu hura gogora ekartzeko. Saio berezia izan zen, besteak beste, kolaboratzaile mordoa igo zelako oholtzara.

Data garrantzitsu hura gogoratu nahi du Agur Vendetta izeneko EPak. Hala, zuzeneko hartatik bost kanta berreskuratu dituzte: Ilunpetan, Sangre y Revolución, Sugarra Zugan, No Sabéis Amar eta Ekainak 24.

Plataforma digital guztietan dago entzungai, eta kanta bakoitzari dagokion bideoa ere ikus daiteke YouTuben.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.