entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-27

V. BBK Music Legends Festival-ek badu behin betiko kartela

Northe Mississippi Allstars, Maika Makovski, Anari eta Brand New Sinclairs dira aurtengo artista-zerrenda itxi duten inkorporazio berriak.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Maika Makovski
Anari

BBK Music Legends Festival ekainaren 5ean eta 6an egingo dute Sondikako Ola BBK Aretoan.

Lehenagotik ere antolakuntzak musikari handiak iragarri zituen 2020ko edizio honetarako: Eric Burdon & The Animals, Supertramp’s Roger Hodgson, Lucinda Williams, The Jayhawks, Joanna Connor eta Mikel Renteria & The Walk on Project Band.

Orain, Covid19 krisialdi betean, jaialdiak ekaineko datekin aurrera egiteko borondatea azaldu du eta, bide batez, bostgarren edizioko behin betiko kartela aurkeztu du hainbat izen berri jakitera emanez: Northe Mississippi Allstars, Maika Makovski, Anari eta Brand New Sinclairs.

Zuzeneko kontzertuak ez ezik, festibalak iraun bitarte, Sondikako Ola BBK Aretoak sorkuntza (g)uneak eta hitzordu gastronomikoak ere hartuko ditu.

Info osoa eta sarrerak HEMEN.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.