entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-21

Urriaren 21ean Gasteizko herri mugimenduaren 100. urteurrena ospatuko dute

Ginger bandak, Miren Narbaizak, Nakar taldeak eta Albina Stardustek jantziko dute musikaz ‘Bakarrik ezin da!” leloa hartuko duen festa eguna.

Ginger Ginger

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2023an urteurren borobila ospatzen ari da Gasteizko herri mugimendua. Izan ere, 100 urte bete dira hiriaren eraldaketan giltzarri diren bost kolektibo sortu zirenetik: Gasteizko gaztetxea, Hala Bedi irratia, Errekaleor auzoa, Auzolana pilotalekua eta Judimendiko Sumendi.

Mendeurrena dela eta, ‘100 urte bakarrik ezin da!’ lelopean batu eta urriaren 21era arte luzatuko duten dinamika dute eskuartean. Orain, gainera, amaiera-data horretan festa-eguna egingo dutela iragarri dute: “Kaleak hartzeko eta Gasteiz festaz eta aldarrikapenez betetzeko deia egin nahi diogu gure espazioak bere sentitzen dituen pertsona orori”.

Goizetik gauera arte iraungo duen egitarau zabala prestatu dute (zunba herrikoia, kalejira, herri-bazkaria, sukalde guerrilla, kale-antzerkia…), eta musikaz gozatzeko aukera ere izango da.

Hala, Ginger eta Nakar taldeek, Miren Narbaizak, Dj Eromenak ,Albina Stardustek eta Brass Bandek emango dute kontzertua, besteren artean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.