entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-13

Urmugak hasi du bidea

Uztaileko bigarren hamabostaldian musika eta mendizaletasuna uztartuko dituen ekimenak lehenengo pausoak eman ditu. Egun bakoitzerako ibilbide bat eta kontzertu bana dakartza.

Urmuga_aizpearro Kontzertua Aizpearron (Aralar)

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

‘Urmuga: mendiak eta musika’ ekimenak hasi du 2023ko bidea. Izen bereko kultur elkartea dago atzean, eta Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen mendilerroa musikatzea da proiektuaren muina. “Mendi ibilaldi musikatua da Urmuga; natura eta gizakia musikaren bidez harremantzeko”, dio aurkezpenak. Horretarako, egun bakoitzeko, oinezko etapa bat eta kontzertu bana proposatzen du egitarauak.

Angulo portutik hasi eta Hiru Erregeen Mahairaino, egunez egun, Euskal Herri osoko eta atzerriko musikagintzan erreferente diren artistak ariko dira. Horretarako, Euskal Herriaren historian eta kulturan garrantzitsuak diren naturguneak aukeratuko dituzte.

Zuzenekoetarako sarrerak salgai dira jada urmuga.eus webgunean. Bai eta ibilbidearen etapak egunez egun zehaztuta, eta kontzertu-agenda.

Aurten parte hartuko duten artisten artean daude: Sara Azurza, Rafa Rueda, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Mikel Urdangari eta Alex Sardui.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.