entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-14

Udako Ola antolatzen ari da Loraldia

Euskal Kulturaren Transmisiorako sormen egonaldiak Lekeition izango dira, eta izen-ematea zabaldu dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Loraldia - Udako Ola 2022

Loraldiak II. Udako Ola antolatu nahi du. Iaz hasitako bideari segida emanez, aurten ere talde bat osatu nahi dute uztailaren bigarren astean kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izan dezaten. 18 eta 29 urte bitarteko gazteei bideratutako ekimea da, eta interesa dutenek izena eman dezakete jada.  

Sormen egonaldia, zehazki, Lekeition izango da, uztailaren 10etik 15era bitarte, eta orotara sei eguneko ikastaro trinkoak nahiz solasaldi eta zuzenekoak ekarriko ditu. Egunero sortzaile bat. Musikari dagokionez, bi erreferentzia garrantzitsu: Jmartina taldeko Kattalin eta Ane Barcenak gidatuko duten ‘Euskal Musika Gaur’ saioa, batetik. Eta Mixel Etxekopar eta Jean Kristian Galtxetaburu batuko dituen ‘Iparraldetik datorkigun tradizio-sormena’ hitzordua, bestetik. 

Horiez gain, Ruper Ordorika, Jon Maya (Kukai), Uxue Alberdi, Olatz Gorrotxategi eta Oskar Alegria sortzaileak ere ariko dira bertatik bertara gazteekin. 

Euskal kulturaren transmisioa eta kulturzaletasuna gazteen artean sustatzea, gazteak kultur profesional erreferenteekin harremanetan jartzea, sormena nahiz irudimena bultzatzea (ideia berriak, formatu berriak…) dira Udako Olaren helburuak.

Informazio osoa eta izena emateko aukera: HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.