entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-02-06

UDABERRI FOLKI ETA TRADIZIONALA ELKARREN ESKUTIK

Mikel Markez Mikel Markez
Elkar diskoetxeak udaberri partean argitaratuko dituen lanen berri eman du. Bordagarai, Amaia Zubiria, Kupela, Mikel Markez eta Ruper Ordorikaren disko berriak entzungai izanen ditugu. Musika tradizionala eta folka Elkar diskoetxearen eskutik.

BORDAGARAI: Bahaki
Iparraldeko kantagintzaren eredu garrantzitsua da. 1973an ekin zion musikari, kantuaren ikuspegi garaikidea landuz, eta tradizioa eta identitateak gaurko ikusmira batez aurkeztuz. Bahaki izeneko disko honek (bosgarrena bere ibilbidean) hainbat mundutako eta hainbat jatorritako zaporeak nahastuz izaera berezko bat lortzen du, bizitza bezalakoa, une lasaiak eta malenkoniatsuak memento biziekin orekatuz.


AMAIA ZUBIRIA: Nabil
Amaia Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Disko berri honek, iturri zaharrari darion ur beti berri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoari helduko dio, bereziki Iparraldeko tradizioa ekarriz.


KUPELA: Pagotxa
Erromeria giroko talde erregea dugu KUPELA TALDEA, zuzenean zein disko lanetan zapore eta grazia berezia jartzen asmatu izan baitute orain arte.
Alde batetik, alaitasun motiboak erruz sortzen dituzte eta, bestetik, trikitixaren ahalari aire freskoak eta berrizaleak ekartzen dizkiote. Kupela kantuaren erremix dantzagarri bat ere aurkeztuko dute diskoaren osagarri gisa.


MIKEL MARKEZ: Zure Begiek
Gure kantagintzako belaunaldi gazteenaren artetik Mikel Markezek berezko argia dakarkigu. Disko bilduma honetan bere ibilbideko kantu esanguratsuenak biltzen ditu, Zure begiak kantuaren bertsio bat ere, ezinbestean, barne delarik.


RUPER ORDORIKA: Hamar t
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.