entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-28

Txuma Murugarrenek euskaraz kantatu du Nick Cave

Nocturama (2003) diskoko hainbat kanta euskaratuta osatu du Gautegia izeneko album lirikoa. Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik kaleratu du.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Txuma Murugarrenek zortzigarren diskoa kaleratu du, Gautegia, “tonu irmoa eta kutsu zinematografikoa” duen lana. Aurrekon guztiekin alderatuta “berezia” izan dela ere aitortu du Murugarrenek, izan ere, Nick Caven Nocturama (2003) diskoa hartu du oinarri, euskarara ekartzeko. Jatorrizko diskoaren lirikotasuna eta errimak gorde ditu, baina zeharo berridatzi ditu nola letra hala musika.

Bertsioen diskorik ez du osatu lehenago, nahiz eta 2014ko Izan & Star zikloarekin hurbilpen bat egin zuen. Orduko hartan, atzerriko musikarien piezak euskal kantutegira ekartzeko proposamena luzatu zieten hainbat euskal artistari eta Murugarrenek, hain justu, Nick Caven Nocturama diskoko abestiak hartu eta hainbat kontzertu eman zituen.

Rafa Aceves (pianoa), Miguel Ramirez (gitarra eta baxua), Oriol Flores (bateria), Angel Unzu (gitarra) eta Gaizka Insunza (koruak) izan ditu alboan, egun bakarrean grabatu zuten eta, Gautegia izenburupean, diskoa erosgai da jada, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik.

Datorren udazkenean, disko hori oinarri hartuta, hainbat kontzertu emateko asmoa duela adierazi du Murugarrenek. Eta, bestalde, iragarri du datorren urtean bere kantuekin beste disko bat osatuko duela.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.