entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-07

Tras la Barra del Bar EPa kaleratu berri du Warner ekoiztetxeak

Platero y Tú taldearen lau abesti dakartza, formatu digitalean. Guzti-guztiak 1993ko Vamos Tirando diskoko kantak dira, berrargitalpen honi izena eman diona barne.

Fito, Iñaki Uoho Antón, Juantxo Olano ‘Mongol’ eta Jesus García ‘Maguila’ ziren Platero y Tú laukotea. Orain, Warner ekoiztetxearen ekimen batek 90eko hamarkadako banda bilbotarraren kantarik sonatuenak errekuperatu eta berrargitaratu ditu formatu digitalean. 

EPak ‘Tras la Barra del Bar’ du izena, eta kanta homonimoa da lehen-lehena. ‘Mari Madalenas’, ‘Esta Noche Yo Haría’ eta Leño talde madrildarraren ‘No Voy Más Lejos’ kantaren bertsio bat ere badakartza. Azken hau zuzenean grabatu zuten 1993ko irailaren 5ean Artziniegan (Araba) emandako kontzertu batean. Gainerakoak, Platero Y Tú taldearen berezko kantak dira, guzti-guztiak urte hartako ‘Vamos Tirando’ diskoan kaleratutakoak.

Archivos Rescatados izeneko proiektua Warner multinazionalaren ekimena da, eta iragan mende amaierako euskal taldeen eta espainiar estatuko taldeen abesti zaharrak (kasu batzuetan argitaratugabeak) erreskatatzen ditu berriro kaleratzeko. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.