entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-07-14

TOOTS AND THE MAYTALS BILBON ZUZENEAN

Do the... Do the...
Uztailaren 19an, asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian joko du Toots Hibbert gidatzen duen Jamaikako talde mitiko honek. Beren klasikoak joko dituzte (eta ez dira gutxi), ska, reggae eta soularen doinupean.
Toots and The Maytals-en soinua gospel, ska, soul, reggae eta rock musiken konbinazio berezia da. The Maytals moduan hasi zuten ibilbidea 60ko urteetan, Clement "Coxsone" Dodd-en Studio One aitzindarian, Skatalites bandaren laguntzarekin grabatuz.
Geroago Prince Buster eta Byron Leerekin grabatu zuten baina 1966an Toots gartzeleratua izan zen, marihuana edukitzea leporatuta. Urtebete geroago, Toots gartzelatik irten eta taldea Toots and The Maytals birbataiatu zuten. Orduan Leslie Kong ekoizlearekin mitikoak bilakatu ziren hainbat abesti grabatu zituzten: "Do the Reggay" 1968an, reggae hitza ezagutarazi zuen kanta; "Pressure Drop", "54-46 was my number" eta "Monkey Man", taldearen lehendabiziko hit-a nazioartean.
Taldea reggaearen historiako mugarri "The harder They Come" (1972) filmean agertu zen Jimmy Cliff-ekin.

A: 15 euro (Kafe Antzokia, Power Records, Streetwarriors, Massive records, Brixton denda).
T: 18 euro.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.