entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-29

Tommy Castro eta Shana Waterstown ekarriko ditu Tolosandblues jaialdiak

Ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarte, orotara zortzi kontzertu programatu ditu Tolosako festibalaren IXX. edizioak.

Shana Waterstown Shana Waterstown

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ostegunean (ekainak 29) hasi eta igandera bitarte (uztailak 2), IXX. Tolosandblues jaialdia egingo dute Tolosan. Shana Waterstown Floridako abeslaria eta San Franciscoco Tommy Castro gitarra-jotzailea dira aurtengo kartelak dakartzan izen erakargarrienak.

Waterstown uztailaren 1ean ariko da 23:00etatik aurrera Plaza Berrian. Castro & Painkillers-en txanda igandean izango da, 20:00etatik aurrera Euskal Herria plazan. Tommy Castrok berak, gainera, masterclassa gidatuko du uztailaren 3an –astelehena– 19:00tan Kultur Etxean.

Dena dela, beste sei kontzertu ere izango dira aukeran, blues musikaren estilo-abaniko zabalaren erakusgarri: blues klasikoa, jazz-bluesa, swing-bluesa, funky-bluesa, rock-bluesa…

Hala, zuzenean ariko dira Blues Morning Singers, Micky and The Buzz, Mingo Balaguer & Pablo Sanpa Blues Band, Fake Cousins, Cecilya Mestres & The Candy Kings, Balta Bordoy & The Bad Boys. Ekitaldiek Tolosako hainbat gune beteko dituzte, Trianguloan, Gipuzkoa Plazan, Txurrerian, Lopez Mendizabalen, Plaza Berrian eta Zerkausian ariko baitira artistak. Zuzeneko guztiak doakoak izango dira.

Honezkero blueszaleen erreferentziazko hitzordu bilakatu da Tolosandblues, eta aurtengo kartelarekin ere musikazaleen egarria asetzea espero dute antolatzaileek.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.