entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-11

This Is The Fiesta bideoklip itsaskorra aurkeztu du Modus Operandi taldeak

Taldeak duela bi aste aurkeztu zuen tex-mex-ska doinuz beteriko kanta, eta orain ikus-entzunezkoa dakarte, Tolosako iñauterietan grabatua.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
This Is The Fiesta

Modus Operandi taldeak martxoa hasieran eman zuen argitara This is The Fiesta abesti itsaskorra. Orain, kantari dagokion bideoklipa zabaldu dute Sarean, Taom ekoiztetxearen eskutik grabatua, Tolosako iñauterien testuinguruan.

Formazioaren izaerari jarraiki, abesti honetan ere ska doinuak dira nagusi, oraingo honetan kutsu mexikar batekin gainera.

Abestiak Euskal Herriko jai-giroari egiten dio gorazarre, lelo itsaskorra du eta, ziur aski, udako jaietan entzungo da nonahi.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.