entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-09

The Cult, Nikki Hill, SUA, Willis Drummond eta Chris Isaac batuko ditu BBK Bilbao Music Legends Festibalak

Azken izenak iragarrita, ekainaren 23 eta 24ko hitzorduaren kartelak behin betiko forma hartu du, eta sarrerak ere salgai ipini dituzte.

SUA SUA

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiaren seigarren edizioak baditu izen-abizenak, eta baita data ere: datorren ekainaren 23 eta 24an izango da, Bilbao Arenan. 

Urte hasieran, antolatzaileek The Cult iragarri zuten kartelburu, eta gerora ere beste hainbat talde eta artistaren presentzia baieztatu dute: The Waterboys, Nikki Hill country-rock abeslari estatubatuarra, Canned Heat, Luke Winslow… eta, berriki, Chris Isaak eta Uli Jon Roth gitarra-jotzaile alemaniarra, Scorpions taldeko partaide ohia. 

Madrildik Javier Vargasen blues-rocka helduko da, Vargas Blues Band-ek lagunduta. Eta euskal ordezkaritzari dagokionez, Willis Drummond banda lapurtarra, Lorelei Green, SUA eta The Daltonics igoko dira oholtza gainera, besteren artean. 

Egun bakarrerako sarrerak nahiz bi eguneko bonuak eskuragarri daude jada. 


bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.