entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-23

Tallin Music Week-en parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Estoniako hiriburuak 2024ko apirilaren 3tik 7ra bitarte hartuko du nazioarteko jaialdia. Izena emateko epea azaroaren 6an itxiko dute.

Musika industriako eta komunikabideetako 1.000 profesional baino gehiago batuko dira apirilaren 3tik 7ra Estoniako hiriburuan egingo dute Tallin Music Week-en.

15.000 ikusle aurreikusten dituzte antolatzaileek, eta horien aurrean zuzenean aritzeko deialdia zabaldu dute. Edozein musika generotako artistek har dezakete parte, eta interesa dutenek 2023ko azaroaren 6ra arteko epea dute ESTEKA HONEN bitartez izena emateko.

Showcaseak eta kontzertuak ez ezik, Tallin Music Week-ek azoka handi bat eta nazioarteko adituak bilduko dituen konferentziak ere antolatuko ditu.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.