entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-09-12

TALDE GAZTEEN MUSIKAGIDA BERRIAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA ZABALIK

Epea zabalik!!! Epea zabalik!!!
Lotura erlazionatuak
Gaztesareak Euskal Herriko talde gazteen Musikagida berri bat egiteari ekin dio. Duela bi urte argitaratu zuten gida eguneratzea da helburu nagusia, bi urtetan aldaketa franko egon delako. Hortaz, taldeei izena eman dezaten deialdia egin dute. Izena emateko azken eguna azaroak 1 da.

Duela bi urte, Euskal Herriko talde gazteen musikagida izeneko egitasmoa burutu zuten. Kontratu diskografikorik gabeko 300 musika talde batu zituzten Durangoko azokan aurkeztu zuten liburuxka batean.

Halere, bi urte hauetan, mugimendu ugari izan da Euskal Herriko musika panoraman. Talde batzuk desagertu dira, dozenaka talde berri sortu eta gidan aurki daitezkeen musika talde batzuek dagoeneko diskoa dute kalean. Era berean, zigilu diskografiko batzuk itxi egin dira eta diskoetxe alternatibo eta herritar ugari sortu dira lizentzia libre eta Copyleft mugimenduaren inguruan.

Horregatik, Musikagidan parte hartzeko deia luzatu nahi dute egitasmoaren arduradunek. Horretarako, http://www.gaztesarea.net/musikagida helbidean, fitxa bat zabaldu dute musika taldeek izena eman dezaten. Izena emateko azken eguna berriz, azaroak 1 izango da.


APUNTEA

Musikagidaren asmoa, Euskal Herriko txoko eta auzo ezberdinetan entsegu lokaletan egunez egun entseatzen ari diren musika talde guzti horien informazioa zabaltzea izan zen, taldeek euren buruak ezagutzera emateko zituzten arazoen jakitun izanik. Gerora, sarean digitalizatu zuten, eta egunez egun, talde gehiago batu dira egitasmora.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.