entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-08-23

TALDE GAZTEEN MUSIKAGIDA BERRIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK!

Musikagida berria abian. Musikagida berria abian.
Lotura erlazionatuak
2004. urtean urtean jarri zen abian "euskal herriko musika talde gazteen Musikagida" izeneko proposamena. Lehenik, liburuxka formatoan kaleratu zuten eta gerora sarean zintzilikatu www.gaztesarea.net webgunean. Ordutik bi urte igaro dira, gauza asko aldatu dira, hortaz, gida berria egiteko tenorea heldu da.
Lehendabiziko Musikagida horretan, kontratu diskografikorik gabeko 250 talde batu ziren eta gaur da eguna sare digitalean 300 taldetik gora aurki daitezkeela.

Orain, jadanik bi urte igaro direnean, musikagida berritzera doaz. Denbora honetan, gauza mordoa gertatu da musika panoraman. Diskoetxe garrantzitsu eta ezagunak itxi diren einean, perritxikuak bezala sortu dira zigilu alternatibo txikiak. Era berean, dozenaka talde berri sortu dira, beste batzu historiara igaro diren bitartean.

Izena emateko era oso erreza da. Gaztesarean jarri duten fitxa osatzea besterik ez da: Taldearen biografia txikia, taldekideen izenak, diskografia, eta harremanetarako datuak jarri eta kitto. Honez gain taldearen argakia eta MP3 formatoan ere kantu bat igo daiteke.

To, adi epeekin eta ez lokartu!
Gidan parte hartzeko azken eguna, Azaroaren 1a izango da, beraz, mugitu eta izena eman Musikagida 06ean!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.