entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-05-02

SUSTRAIEZ BLAI JAIALDIA EKAINEAN BURUTUKO DA LEHEN ALDIZ

kartela kartela

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Sustraiez Blai musika-jaialdiaren zortzigarren edizioa datorren ekainaren 28an, larunbatarekin, burutuko da Legorretako Harripila kiroldegian. Data aurreratu badute ere, jaialdiaren filosofiari ongi atxikiak segitzen dute. Aurten Balkanetako musikak hartuko du protagonismo nagusia eta Errumania, Erresuma Batua eta Euskal Herriko artistak entzungai izanen dira.

Ekainaren 28an, larunbata, Legorretan joko duten artistak honako hauek dira:

* Fanfare Vagabontu, Moldaviakoa (Rumania), Marseillatik etorriko dena eta ijito-musikaren doinuak ekarriko dituena.

* Fun-Da-Mental taldea, Erresuma Batutik, indiar musika tradizionala, duna, hip hopa eta perkusiozko erritmo elektronikoen nahasketa.

* GOSE (EH) taldea, trikia eta elektronika nahastuz.

* Max Pashm DJa (Londres), erritmo balkanikoak nahastuko dituena.

* Saioa (Legorreta) bakarlaria, gitarra eta harmonikaren laguntzaz, popa, folka eta country berriaren nahasketa ikusgarria eskainiko digun kantaria.


Edizio honek Balkanetako musika izango duela protagonista nagusi eta hau ez dela kasualitate hutsa izan. Goierriko eskualdean Errumaniatik etorritako etorkin-kopurua oso handia da eta gure jai honetara gonbidatu nahi izan ditugu. Gure egitasmoak musika elkar ezagutzeko bide bat izan dadila baitu helburu. Aurreko edizioan era berean planteatu zen, baina orduan magrebtar jendeari erantzunez.


JAIALDIARI BURUZ
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.