entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-10-13

SUSTRAIEZ BLAI JAIALDIA


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Urriaren 26an, ostiralarekin, Bertso Rap Sound System taldeak hasiera eman zion Sustraiez Blai Jaialdiaren zazpigarren edizioari. Zuen agendan apuntatu datozen emanaldiak eta ekitaldiak, munduko kulturen topaketa honetan asko baitago gozatzeko.

Azaroaren 6an, asteartearekin, gaueko 21:00etan, Fatih Akin zuzendariaren Cruzando el puente. Los sonidos de Estambul filmaren emanaldia Beasaingo Usurbe Antzokian eta Goieniz zineklubaren lankidetzari esker.
Filmak Istanbul berezia aurkezten du, mendebaldeko ikuspegitik oso arrotza, erotikoa eta arriskutsua den hiria, baina, era berean, tentagarria dena. Protagonista nagusia Alexander Hacke musikaria da, kontaketaren haria bere gain hartuz, hiriaren alderdirik tradizionalena zein modernoena erakutsiko diguna. Nagusiki musikala den film honetan, Hackeren istorioa ezagutuko dugu, Istanbulen "Contra la pared" filmaren soinu-banda konposatzen ari zela, hiria bera eta beronen musika ezagutu baitzuen. Istanbulen aniztasun musikala atzeman nahi izan zuen, mendebaldean entzun zedin, soinu elektronikorik modernoenetatik hasita, rock-etik eta hip-hop-etik igaro, musika arabiarrik klasikoenera iristeraino. Fatih Akin,
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.