entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-04

SUSTRAIAK TALDEKO KANTARI PATRICK MIXELENA

Mixu bideoklip baten grabaketan MMX proiekturako. Mixu bideoklip baten grabaketan MMX proiekturako.
Jean Dauger estadioan, Avironen errugbi partida zela eta taldearen ereserkia abestu eta handik pixka batera bihotzekok jota zendu zen kantari lapurtarra. Sustraia taldearekin aritu zen urte luzez eta azkenaldian MMX proiektuan ari zen buru-belarri Maialen Errotabehere eta Xabaltxekin batera.

Pasa den ostiral gauean, Aviron Baiona eta Castresen arteko norgehiagoka hasi aurretik Baionako taldearen ereserkia abestu zuen Mixuk taldeko maskotaren laguntzarekin, eta handik ez askora bihotzak jota hil zen.

Mixuk 38 urte zituen eta gaztetatik murgildu zen musikagintzan. 16 bat urte zituela Ipar Haizea taldea sortu zuen Xabaltx lagun handiarekin batera. Ondoren, Izan taldean jardun zen bi urtez. 1992az geroztik Sustraia taldearekin aritu zen eta azken urtean MMX egitasmoan murgildua zebilen, Maialen Errotabehere eta Xabaltx musikariekin batera, Euskal Herriaz gain, Frantziar Estatuaren hegoaldean zein Hego Amerikan hamaika kontzertu eskainiz.

Laister arte Mixu



Itxaro Bordak omenaldi gisara Berrian idatzitako artikulu xumea:


Agur, Mixu

Zinematik etxerakoan Pyr
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.