entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-10

SURFIN KAOSEK OSTIRAL HONETAN EMANGO DU AMAITUTZAT TRYPHYLLON BIRA FESTA BATEKIN

Surfin Kaos. Surfin Kaos.
Tryphyllon biraren azken kontzertua emango du Surfin Kaosek ostiral honetan (hilak 16) Donostian. Sorpresak egongo dira eta doan izango da.

Donostiako Gazteszenak hartuko du ostiral honetan talde donostiarraren azken diskoari dagokion biraren azken kontzertua. Eta despedida guztiak bezala, berezia izango da.

Kontzertua dohainik izango da eta kontzertuaz aparte beste ekintza batzuk egingo dituzte. Luntxa, bertso saio txiki bat Fredi Paia eta Xabier Silveirarekin, DVD baten grabaketa, Sexty Sexers-eko Electric Child eta Mike Strangelove-ekin DJ saioa eta kontzertu berezia kolaborazio ezberdinekin.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.