entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-03-07

SURFIN KAOS TALDEAREN DISKO BAT IRABAZI!!! 5 DISKO ZOZKETATZEN DITUGU!

Entzun! aldizkariaren harpideen artean eta gure buletin elektronikoan izena ematen dutenen artean Surfin Kaos-en 5 disko zozketatzen ditugu. Parte hartu! Ezin da errazagoa izan!

ZOZKETAREN ARAUAK

1. Otsailaren 29tik martxoaren 25era arte (aipatu egun biak barne) gure buletin elektronikoan izena ematen duten guztiek parte hartuko dute zozketan, eta baita Entzun! aldizkariaren paperezko edizioaren harpidedun guztiek ere.

2. Buletinean alta emateko, www.entzun.eus-en hasierako orrian goikaldeko kutxatxoan (eskuin aldean) e-maila sartu baino ez da egin behar.

3. Entzun! aldizkariaren harpidea bazara eta zozketan parte hartu nahi baduzu, e-postaz edo telefonoz (948 121976) zure izen abizenak eta helbidea igorri besterik ez duzu egin behar.

4. Irabazleei e-postaz jakinaraziko zaie berria eta beren etxeko helbidea eskatuko zaie diskoak bidali ahal izateko. Bi asteko epea izanen dute erantzuteko. Epe hori pasatuta, saria galdu eta gainontzeko parte hartzaileen artean zozketa berri bat eginen dugu.

5. Ez dira irabazleen izenak argitaratuko.


PARTE HARTU!!!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.