entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-09

Strad boskotea Bilboko Campos antzokian, abenduaren 13an

Jorge Guillen biolin jotzailea buru duen musikari taldeak klasikoa, rocka, flamenkoa, jazza eta elektronika nahasten dituen ikuskizuna dakar. 1700eko biolin klasiko bat eta beste elektriko bat txandakatzen ditu.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Strad

Ara Malikian entzutetsuaren talde ezberdinetako biolin burua da Jorge Guillen. Azken honek, baina, beste lau musikarirekin batera, berezko proiektua sortu du: Strad.

Biolina beti protagonista izanda, musika klasikoa, rocka, flamenkoa, jazza, elektronika nahasten dituzte eszenaratze ikusgarri batekin osatuta. Emozio ezberdinetan barren bidaia zirraragarria proposatzen duen ikuskizuna da, adin guztietako publikoari zuzendua.

Estilo ezberdinak ez ezik, biolinaren beraren soinu eta ñabardura aberastasuna ere proposatzen du show honek. Izan ere, 1700 urtean Vienen egindako biolin klasiko bat eta duela urtebete baino gutxiago Japonian egindako beste elektriko bat txandakatzen ditu Guillenek saioan zehar.

Datorren abenduaren 13an, 20:00etatik aurrera, zuzenean ariko dira Bilboko Campos antzokian.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.