entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-11

STR talde gazteak Jagon abestia sortu du Euskal Eskola Publikoarentzat

Plataforma guztietan dago entzungai eta bideoklipa YouTubera igo dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
STR - Jagon

Euska Eskola Publikoaren jaialdia ekainaren 4an egingo dute Mungian, eta festaren leloa bera da STR-k aitzakia horretan sortu duen abestiaren izena: Jagon. 

Boskote gaztearen kanta plataforma guztietan dago entzungai. Eta YouTuben bideoklipa ere ikus daiteke. Gaua Recording Estudioetan grabatu dute kanta, Jon Asier Zubelzurekin; eta BagaBiga Musika Ideiak arduratu da ekoizpenaz. Ikus-entzunezkoaz, berriz, Julen De La Serna arduratu da. 

STRkoak 2023ko tour edo kontzertu-biran murgilduta dabiltza gainera. Mungian ekainaren 4ko Euskal Eskola Publikoaren jaialdian jo ostean, beste plaza hauetan ere ariko dira: 

Uztailak 12: Santurtzi. Txoznagunea.
Uztailak 24: Orereta. Txoznagunea.
Abuztuak 14: Zarautz. Txoznagunea.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.