entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-15

Stingek Bilbon hasiko du Europan barrena egingo duen bira

Ekainaren 1ean izango da, Miribillako Bilbao Arenan, eta Joe Summer semea izango du alboan.

My Songs bira du esku artean Stingek. Pandemia aurretik abiatu zuen bere errepertorio osoa berrikusten duen tour hau, dagoneko 200tik gora saio egin ditu, eta badirudi urtea amaitu bitarte behintzat segituko duela.

Ekainaren 1ean Bilbon izango da, eta zuzeneko horrekin emango dio hasiera Europako hainbat herrialdetan egingo duen kontzertu-sortari. 

The Police garaiko pieza entzutetsuenak (Message in a bottle, Walking on the moon, Roxanne, So Lonely, Every Breath You Take...) eta bakarlari gisa eman dituen klasikoak (If I Ever Lose My Faith in You, Shape of My Heart, Fields of Gold, Fragile...) interpretatuko ditu Miribillako Bilbao Arenan. Josh Freese bateria-jotzailea (Nine Inch Nails, Guns n' Roses), Dominic eta Rufus Miller gitarra-jotzaile argentinarrak (aita-semeak) eta Kevin Webster teklista izango ditu alboan. Eta baita bere seme zaharrena ere: Joe Summer. 

Sarrerak salgai dira jada Stingen fanclubeko kideentzat (martxoaren 15ean); Livenationen erregistratutakoentzat martxoaren 16ko 10:00etatik aurrera; eta martxoaren 17ko 10:00etatik aurrera publiko zabalarentzat. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.