entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-03

Steve Hackett eta Bob Dylan hartuko ditu Kursaalek

Donostiako Aretoak nazioarteko bi musikari laudatuen zuzenekoak dakartza ekaineko programazioan.

Steve Hackett Steve Hackett

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bob Dylanek bostgarren aldiz bisitatuko du Donostia. Ekainaren 19an eta 20ean emango du kontzertu bana, eta dagoeneko saldu dira sarrera merkeenak. Soilik 155€-tik gorakoak geratzen dira eskuragarri. 

Duluth-eko artistak 60 urte daramatza musikagintzan, eta ekaineko saio bikoitzean Rough and Rowdy Ways bederatzigarren diskoa aurkeztuko du Gipuzkoako hiriburuan. Kontzertuak 20:00tan hasiko dira.

Baina Bob Dylan ez da izango Kursaaleko ekaineko programazioak ekarriko duen nazioarteko izen entzutetsu bakarr, hilaren 27an Steve Hackett ariko baita bertako areto nagusian zuzenean. 70eko hamarkadako Genesis banda mitikoaren gitarra-jotzailea izandakoak bakarka omenduko du Fotxtrot diskoaren 50. urteurrena. 

1972an kaleratutako album hura berebizikoa izan zen Genesis rock britainiarraren abangoardian kokatzeko. Bakarkakoan, bestalde, jada 30 urte daramatza Steve Hackettek bere balioa frogatzen. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.