entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-11

Soziedad Alkoholika-k Polvo En Los Ojos binilo formatuan atera du

Disko mitikoak 2000an argia ikusi eta 20 urte geroago, 12 abestiak berriro kaleratu dituzte binilo formatuan


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Soziedad Alkoholika gasteiztarrek Polvo En Los Ojos kaleratu zutenean, ordura arteko baino disko ilunago batekin harritu zituzten jarraitzaileak. Punk, hardcore eta metal doinuak bai, baina ahozko-melodiaren presentzia handiagoa ekarri zuen.

Polvo en los ojos kanta homonimoa, Buenos Momentos abestia eta Pauso Bat euskarazko pieza (Ion Maia bertsolariak idatzitako hitzak) eta beste bederatzi kanta biltzen ditu orain binilo formatua argia ikusi duen lanak.

180 gramoko binilo grisa, Soziedad Alkoholika taldearen diskografian mugarri izan zen lanaren 20. urteurrena ospatzeko.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.