entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-18

Silitia, Xiberoots, Gatibu eta Zetak ariko dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsen eskaintzak nahiz Udalaren programazioak nahi adina gozatzeko aukera dakar musikazaleentzat abuztuaren 19tik 27ra bitarte.

Silitia Silitia

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zea Mayseko Aiora Renteriak pregoia irakurrita, datorren abuztuaren 19an hasiko da Bilboko Aste Nagusia. Udalak ondutako programazioaz aparte, Bilboko Konpartsek ere iragarri dituzte kontzertuak eta, guztiek batera, sekulako eskaintza zabala osatzen dute. Hainbat agertokitan izango dira kontzertuak:

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruan, Abandoibarran alegia, Lori Meyers, Gatibu, Vanesa Martin, Iñaki Uranga, Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), Bilboko Udal Banda, Tamara, Alex Ubago, Esne Beltza eta Marlon ariko dira.

Bestalde, Europa Parkean, Los 40 Aste Nagusiako eta Fiestazo Megastarreko musika-ikuskizunek osatuko dute musika-eskaintza, Lola Indigo eta Zetak taldeekin, Gaztearekin batera.

Plaza Barriko agertokia, aldiz, munduko musikaren eta erritmoen erdigunea izango da. Kulturarteko jaialdi horrek 23:30etan hasiko diren zortzi kontzertu eskainiko ditu. Hala, mundu osoko erritmoekin girotuko dituzte hiriburuko gauak, flamenkoa, reggaea eta gospela edo rantxerak barne. Aurten, Euskal Herria, Asturias, Bartzelona, Kordoba, Portugal eta Kanadako artistek bisitatuko dute Bizkaiko hiriburua.

Musika klasikoko zortzi kontzertuko zikloa ere programatu du Udalak. Emanaldiak Gizakundearen Elizan izango dira, arratsaldero, 20:30etik aurrera. Casilda Iturrizar Parkeak, gainera, Bilbainadak eta Guateke Zikloa hartuko ditu.

Udalak programaturiko zuzenekoez gain, Bilborocken urteroko pop rock erakustaldia egingo dute. Azkenengo horren baitan, proposamen interesgarriak egongo dira: Xatiro, Laztana, Los Retumbes edo Supercremalleras bezalako taldeak, kasu. Ambigun, bestalde, Silitia edo Cuero egongo dira, beste batzuen artean, eta Kafe Antzokian Viva Belgrado!

Bilboko Konpartsen txosnagunean ere izango da dantzatzeko, kantatzeko eta astintzeko aitzakiarik. Pinpilinpauxak abuztuaren 22an Ladilla Rusa hartuko du; Aixeberrik Xiberoots iparraldeko reggaelariak hurrengo egunean, eta 24an, Lehiotikanen hardcore musika.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.