entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-06

Sexu-indarkeria Zuzeneko Ikuskizunetan: formakuntza-jardunaldia sektoreko profesionalentzat

Euskal Herriko Musika Bulegoak, MIE Elkartearekin batera, Anna Almécija Casanova-k zuzenduko duen tailerra antolatu du datorren azaroaren 12rako. Saioa Derioko Baserri Antzokian izango da, doan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Sexu-Indarkeria Zuzeneko Ikuskizunetan izeneko formakuntza-jardunaldia prestatu dute Euskal Herriko Musika Bulegoak eta MIE Elkarteak, lankidetzan. Auzi hau ikusaraztea, duen larritasuna aitortzea, kontzeptualizatu edo definitzea eta hartu beharreko prebentzio-neurriak zehaztea da, besteak beste, ekimenaren helburua.

Azaroaren 12ko saioa sektoreko profesionalengan pentsatuta prestatu dute, nahiz eta interesa duen orok har dezakeen parte. Sarrera doan da, eta tailerra goizeko 9:30ean hasiko da Derioko Baserri Antzokian. 14:00ak arte luzatuko da, eta lunch bat eskainiko dute gero. Izena emateko kontaktua: ruth@musikabulegoa.eus.

Anna Almécija Casanova abokatu eta kriminologoa arduratuko da jardunaldia gidatzeaz, eta hauxe da aurreratu duen gai-ordena:

* Sexu-indarkeria kontzeptualizatzea.
* Araudia:             
- Sexu-askatasunaren aurkako delituak.            
- Sexu-indarkeriarekin lotutako arau-hauste administratiboak .            
- Tipifikatuta ez dauden eta onartu behar ez diren jokabideak: administrazio-arauen arabera haien aurrean erantzuteko modu posibleak.            
- Delitu erdipribatua: prozedura penala.
* Sexu-indarkeriaren prebentzioa ekitaldiaren plangintzan txertatzea.
* Ekitaldi batean lan egiten duten agenteen eginkizunak: segurtasun pribatua, publikoa, sarbide-kontrola …
* Puntu bioletak: arreta eta informazioa.
* Jarduteko protokolo operatiboak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.