entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-27

SAREAko kideei proposamenak aurkezteko epea azken txanpan sartu da

Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatzen dituen topaketa profesionaletara begira irekitako deialdia martxoren 1era arte izango da martxan.

SAREAko kide diren programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketa antolatuko du beste urte batez Euskal Herriko Musika Bulegoak. 

Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta apirilaren 27an egingo dute Elorrioko Arriola Antzokian. Topaketa profesional hauen helburu nagusia programatzaileak eta artisten arteko zubi-lana egitea da. Horretarako, musika proposamenak aurkeztu ahal izateko, deialdi berezia zabaldu du EHMB-k eta martxoaren 1eko 14:00ak arte mantenduko dute martxan. 

Martxoa erdialdera jakinaraziko dute zein diren hautatutako proiektuak, eta 120 euroko diru-laguntza bana jasoko dute.

Bestalde, berrikuntza modura, aurten lehenengo aldiz, ordu eta erdiko networking saio bat egongo da. Taldeek eta artistek bost minutuko bilera azkarrak egiteko aukera izango dute programatzaile guztiekin.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.