entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-05

Saioaren kanta berriak online entzungai

Legorretako kantautoreak Ateak izena jarri dio autoekoitzitako lan honi; laugarrena Particular land, Matrioska heart eta Natura LPen ostean


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ekoizpenerako Joseba Irazoki bidelagun hartuta, Saioa Garin musikariak 11 kanta berri konposatu eta grabatu ditu. Momentuz ez du formatu fisikorik editatu, baina Ateak izenburupean bildutako 11 proposamen berriak bere bandcamp gunean daude entzungai.

Lan autoekoitzia da; Saioarenak dira hitzak, ahotsa, gitarra akustikoa eta gitarra elektrikoa. Joseba Irazokik, bestalde, gitarra elektrikoa, lapsteela, armonika, baxua eta organ pedala hartu ditu bere gain. Felix Buff-ek ere hartu du parte baterian; eta Iñaki De Lucas arduratu da grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz.

Neofolk angloeuskalduna egiten du Saioak; 60ko hamarkadako ‘Ez dok amairu’ kultura mugimenduaren eta oinordetza musikal angloxasoiaren eragina neurri berean islatzen duena. Bere herritartasun urbanoaz kutsatzen du josten duen soinu-poesia oro, eta ormen-laberintu itzela dakarren abesti-sorta osatu du oraingoan ere, hain berezko eta kasik zigilutzat duen ahots-gaitasuna zukutuz.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.