entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-15

Rozalenek eta Olatz Salvadorrek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu dute

Datorren urriaren 28an BEC-en borobilduko dute Ura Bere Bidean 2023 proiektuaren baitan egin dute kolaborazioa, Fernando Velazquezen gidaritzapean.

Rozalen artista espainiarraren eta Olatz Salvador donostiarraren ahotsak batu egin dira eta elkarrekin grabatu dituzte Xalbadorren Heriotzean eta Ahots Hari kantak. Bilbon egin dute, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta Fernando Velazquez zuzendariaren gidaritzapean.

Izan ere, joan den ekainaren 12tik eta aste honen amaierara bitarte, Ura Bere Bidean 2023 programa osatuko duten 20tik gora euskal kanta grabatzen ari dira, beste horrenbeste artistaren eskutik.

Aurten, besteak beste, Doctor Deseo, Parabellum, Delirium Tremens, Urtz, Sorotan Bele, Gozategi, Gatibu, Zea Mays, Esne Beltza, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Anne Etchegoyen, Skakeitan, Bulego, ETS, Neomak, Süne... artistek interpretatuko dituzte Velazquezek idatzitako moldaketa sinfonikoak.

Azken emaitzaz gozatzeko aukera datorren urriaren 28an izango da, BECen emango duten kontzertu handian.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.