entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-04-04

ROCK TERAPIA, LOR-EN SUKALDE BERRIAREN APERITIFA

Lor aldatua: kide bat gutxiago, rockzaleago. Lor aldatua: kide bat gutxiago, rockzaleago.
Lotura erlazionatuak
Entzuten ez baduzu ez duzu sinistuko. Rock terapia kantuaz ari gara, Lor taldeak aurki argitaratuko duen disko berriaren aurrerapen singleaz. Eta sinistuko ez duzuna da taldearen soinu aldaketa. Jaun andreok, zuekin, Lor berria.

Laukote izatetik hirukote izatera pasa da Bizkaiko rock taldea. Horrek eragina izango zuen taldearen soinuan, bistan da. Baina batez ere, beren metal kutsua albo batera utzi dutela, rock-ean pausatzeko haien estiloa. Abesti bakarra entzun dugu, Rock terapia, baina dagoeneko aurreratu digute Lor berri honek haize berriak dakartzala estilistikoki. Lor-ek hirugarren diskoa aurkeztuko du maiatzaren hasiera honetan. Adi egon hortaz.


APERITIFA
Rock Terapiak badu zerbait SextySexers-en Bera Rock City abestitik, bada intentzio deklarazio moduko bat, edo hobe, rockaren aldarri garbia da. Rock terapiak badu zuzentasunaren indarra, lelo indartsu baten kolpea, ongi txertaturiko punteo laburraren indarra. Oraindik presente dagoen metal xehetasun baten bat ere. Rock Terapiak badu Australiatik zerbait, baina badu Europa Iparraldeko rockaren jitetik gehiago, akaso.

Diskoaren zain gelditzen gara aperitifaren ondotik.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.