entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-08-10

ROCK ASTEBURUA GASTEIZEN

Two Gallants bikotea Two Gallants bikotea
Heldu da rockzale askorentzako ezinbestekoa den hitzordua: Azkena Rock Jaialdia, non rock&rolla eta hard rockarekin batera, folk doinuak, surfa, bluesa, metala eta garagea entzungo ditugun.
Zertxobait txikitu zaigu Azkena Rock Jaialdia. Bi eszenatoki handi izan beharrean, aurten bakarra egongo da, eta bigarren eszenatokia, berriz, karpapean paratu dute.
Bestalde, "izen handiko" talde gutxiago dago aurten, aurreko edizioekin alderatuz. Baina, nori inporta zaio hori? Bada, bakarrik izen handien distira bilatzen duten horiei.
Bistadizoa bota kartelari une batez: ostiralean Roky Erickson & The Explosives, Jon Specer-en Heavy Trash eta Two Gallants taldeek jotzen dute, hiru aipatzearren. Larunbatean berriz, The Mooney Suzuki, Hoodoo Gurus eta The Cynics taldeek, beste hiru aipatzearren.
Bestalde, MC5-etik bizirik gelditzen direnak gure artean izango ditugu berriz, eta haratx! norekin agertuko diren: The Dictators-eko Handsome Dick Monitobarekin! Bien bitartean, antolatzaileek Tool aukeratu dute kartelburu bezala. Hiant Sand, Diamond Dogs, Los Coronas... dira kontutan izen baeharreko beste banda batzuk. Eta euskaldunen artean berriz, bi talde nafar azpimarratuko ditugu: Sextysexers eta Hoey and The Mussels, Berakoak eta iru
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.