entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-04-06

ROBERT CRAY, GETXO&BLUES 2008ko PROTAGONISTA NAGUSIA

Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdia ekainaren 6tik 8ra izango da. Robert Cray bluesman estatubatuar ospetsua izanen da festibaleko artista nagusia. Hiru egunetan zehar, musikazaleek hainbat blues estiloz gozatu ahal izango dute eta kontzertuak, ohi bezala, doakoak izango dira.

Jaialdia ekainaren 6tik 8ra izango da Erromoko Santa Eugenia plazan eta musikari ospetsua ekainaren 7an, larunbatean jardungo da.

Robert Cray
Robert Cray (1953, Columbus, Georgia) egungo bluesaren artista handienetarikotzat hartua da. Musikari zorrotz, arretatsu eta perfekzionista amorratua da Cray. Georgiako instrumentista eta abeslariak hainbat estilo jotzen ditu: bluesa, rocka, rhythm&bluesa eta soula, besteak beste. Bere jarduera hasi zuenetik, eskola zaharreko bluesetik aldendu egin eta estilo propioa garatu egin du.
Gaur egun, Robert Crayk bere estilo gustukoenekin esperimentatzen jarraitzen du: bluesa eta soula eta, tradiziozko musikaren mugak alde batera utzita, generoa berritu eta landu egiten du etengabe.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.