entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-04

Res-cue. The archive in the mouth. Ainara LeGardonen proposamen berriena

Martxoaren 17rako iragarri du Ainara LeGardonek lan honen argitalpen edizio mugatua; zenbakitua eta kaxa barruan, liburu batekin eta kasete bikoitzarekin. Deskarga digitala ere bai.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Re-scue. The Archive in the mouth. Teaserra.

“Sortze / kiribiltze / desegite prozesu” gisa definitu du Ainara LeGardonek martxoa erdialdera kaleratuko duen Res-cue. The archive in the mouth lan berria: “Aldez aurretik kontatutakoa des-zifratu, ber-konposatu, ber-interpretatu” du, atzera eta aurrera begiratu omen du aldi berean eta, hala, memoriari, erresonantziari, gure prozesuekin dugun harremanari eta nork bere artxibo bati ematen dion tratamentuari buruzko hausnarketa publikoa proposatu nahi du, “arkeofonia” lan bat.

Barne ariketatik asko du, beraz, proiektu berri honek. LeGardonek berak adierazi duenez, duela hainbat hamarkada berak jasotako pentsamenduetara itzuli baita bere baitako parte bat ulertzeko, eta inoiz alboratutakoaren inguruan hausnartzeko.

Martxoaren 17an ikusiko du argia, eta apirilean zehar hainbat lekutan aurkeztuko du, musika nahiz literatura zirukuituen baitan.

Momentuz, Res-cue. The archive in the mouth teaserra aurreratu du, Coming to an end (2004), Indescifrables (2018), eta Llegando al fin (2017) piezen collage bat, Xabier Erkiziak ensanblatua. Irudiak Oskar Alegriarenak dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.