entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-19

Red Iron Squad gasteiztarrek bideo berria aurkeztu dute

New Road abestiaren zuzeneko grabaketa jasotzen du ikus-entzunezkoak, Marcio Padoan teknikariarekin Talde Gune estudioan egin dutena. YouTuben nahiz IGTVn dago ikusgai.

New Road

Red Iron Squad boskote gasteiztarrak Legutioko III. Maketa Lehiaketa irabazi zuen iaz eta, horren harira, Talde Gune Sessions proiektuaren baitan, hiru abesti grabatzeko aukera izan zuen. Horietako bat da, hain justu, New Road izenekoa. Gasteizko Talde Gune estudioan grabatu dute Marcio Padoan-en laguntzaz eta zuzeneko grabaketa horren lekukotza jasotzen du aurkeztu berri duten bideoak.

Bestalde, laukote arabarrak aurrera segitzen du Go albuma ezagutzera emateko kontzertuekin eta aurki data berriak iragarriko dituzte.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.