entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-06

Razkin-ek aurkezpen akustikoak egingo ditu hiru euskal hiriburutan

La Fuga taldeko abeslariak bakarkako aurreneko diskoa aterako du otsailaren 28an, eta Iruñan, Bilbon nahiz Donostian izango da.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Polizón

Pedro Fernandez Razkin, La Fuga bandako abeslaria bakarlari gisa estreinatuko da 2020 honetan. Bere bigarren abizena, Razkin, erabiliko du izen artistiko gisa eta baita kaleratzekotan den bigarren diskoari izena emateko ere. Amari egin nahi dion omenaldia dela adierazi du.

Estudioko lanak 10 kanta bilduko ditu, rockaren eta poparen artean saltoka dabiltzanak. Momentuz, aurrerapen gisa, Polizón singlea zabaldu du, otsailaren 28an lan osoa merkaturatu aurretik.

Disko berriak argia ikusi eta berehala hasiko da Razkin aurkezpen akustikoak eta sinadura-saioak egiten, kontzertu handiak iragarri aurretik.

Otsailerako eta martxorako iragarri dituen hitzorduen artean, hiru euskal hiriburu ageri dira:

  • Otsailak 28: Iruña, Elkar denda.
  • Martxoak 26: Bilbo, Fnac (Urkixo)
  • Martxoak 27: Donostia, Fnac (San Martin)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.