entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-10-04

"Mjk kantue", Maritxu Kajoi egunerako abesti berria

Ordea, ez du betiko kantua ordezkantzen

Mjk kantue, azala Mkj kantu abestia jasotzen duen diskoaren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ostiral honetan ospatzen da jai ospetsu bezain elegantea. Jai Batzordearen proposamenez, Never Surrender eta Dragoi Alde txarangoko hiru kidek abesti berria konposatu dute.

Sarean, Kortatu, Des-Kontrol zein Drindots taldeek Maritxu nora zoaz abesti herrikoiaren bertsioak aurkitu daitezke, talde bakoitzak bere moldera ekarrita, guztiak dantzagarriak oso. Orain, Maritxu Kajoi eguneko Jai Batzordeak, urtero Arrasaten urriaren lehenengo ostiralean ospatzen den jaiaren 35. urteurrena dela eta, arrasatearrek jaia nola ospatzen duten azaltzeko kantua egitea aprobetxatu du. Kantu berriak, baina, ez du Euskal Herri osoan ezaguna den Maritxu nora zoaz kantu herrikoia ordezkatuko. Soilik, Arrasaten ospatzen den jaiari berritasun bat gehitzera dator.

Aurten, urriaren 7an ospatuko da Maritxu Kajoi festa. Mkj kantue entzugai dago jada sarean:
bidali zure berria Bidali zure berria

1977. urtetik dotore dotore

Abestion hitzak Eneko Barberena, Jokin Labayen eta Iraitz Agirrek egin dituzte. Hitzok musikatzeko ardura, Arrasateko Never Surrender zein Drago Alde txarangoko hiru kiderena izan da, baina herriko beste zenbait musikariren laguntza ere izan dute: Ines Osinaga (Gose), Arkaitz Biain (Anger), Ainara Kortabarria (Ain_1), Amaia Arginzoniz (Los Cretinos), Olatz Urkia (TransitBlues) eta I

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.