entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-12

Pop eta reggae doinuak Patxuko Nice taldearen laugarren diskoan

Quim-en Marrazkia izenburua du Hondarribiako boskotearen proposamen berriak. Kontzertu-sorta ere iragarri dute, diskoa aurkezteko.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Esnatu naiz

Patxuko Nice taldearen laugarren diskoak bi eragin handi daramatza bere kanten ezaugarrietan. Pop leun eta leuntzaileak harreman estu eta sakona baitu reggaearekin. 1980ko hamarkadako aztarna nabariak ere badira, baita soul nahiz funk eraginak ere.

Patxuko eta Jon Mari Beasainen ideiek abiarazitako proiektuak oinarri sendoagoak ditu diskotik diskora, nahiz eta taldekide batzuk sartu eta beste batzuk irten diren taldearen sorreratik.

Quim-en Marrazkia izeneko laugarren disko hau 2019ko azken hondarretan eta 2020ko urtarrilean grabatu eta nahastu zuten, Pello Gorrotxategiren eskutik, Ereñotzuko Aieka estudioan. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du, otsailean, Mamia estudioetan.

Diskoko kantak aurkezten hasteko ondoko kontzertu-sorta iragarri dute:

Martxoak 13: AZKENA (Bilbao)
Martxoak 14: BURUGORRI (Itziar)
Martxoak 28: GARAZI TABERNA (Iruñea)
Apirilak 4: DOKA (Donostia)
Apirilak 24: ZELAIETA (Amorebieta)
Apirilak 25: TTOPARA (Hondarribia)
Maiatzak 2: JALGI (Lasarte)

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.