entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-20

Piztiak taldearen lehen diskoa plataforma digitaletan entzungai dago

Argia ikusi eta 29 urte geroago, Huts Nazazu laneko kantak, binilo eta kasete formatuan kaleratu zituzten berberak, Spotify-n entzun daitezke orain.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

1991 urtean argitaratu zuen Piztiak taldeak bere lehen EPa: Huts nazazu. Juan Carlos Perezek ekoiztutako disko hartan Jimmy Arrabit (Itoiz) eta J.J. Yurrita (Delirium Tremes) ere aritu ziren laguntzaile baterian; Eduardi Yurrita piano akustikoan eta Itzar Alberdi ahotsean Hire abestian. Elkar argitaletxearen bitartez merkaturatu zuten, binilo nahiz kasete formatuan.

Lehen singlea Nazkante! izan zen, bigarrena Itzulia. Beltza garaiko pop ilunaren lekuko da eta Hire abestian pianoan egindako lan ederra antzeman daiteke. Aurkezpen kontzertua Euskadi Gazteak antolatu zuen Donostiako autodromoan Hertzainak eta Tahures Zurdos-ekin batera.

Orain, 29 urte geroago, Piztiak taldeko kideek lan hura plataforma digitaletan argitaratzea lortu dute, eta pozik daude oso: “Guretzat oso garrantzitsua da oraingo eta hurrengo belaunaldiek gure musikaz gozatu ahal izatea”.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.