entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-06

Pirineos Sur jaialdiak 2023ko kartela iragarri du

Uztaileko azken lau asteburuetan izango diren kontzertuetan, besteak beste, Bomba Estéreo, Los Chikos del Maiz, Love of Lesbian eta La Pegatina ariko dira.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Pirineos Sur Kulturen Nazioarteko Jaialdia bueltan da. Aragoiko Auñamendien bihotzean, Tena bailaran antolatzen duten festibalak 2023ko egitaraua zabaldu du eta sarrerak ere salgai jarri dituzte webgunean; kontzertu solteak ikusteko nahiz asteburu baterako baino gehiagorako txartelak ere. 

Izan ere, uztaileko azken lau asteburuetan, 11 gau guztira, musikaz beteko dira Sallent de Gállego herriko Lanuza urtegiko eszenatoki flotantea eta auditorioa, 5.500 lagun hartzeko prestatua. 

Jaialdia indartsu hasiko da, uztailaren 7an, ostiralez, Bomba Estéreo, Muerdo eta Dj Lord Sassafrasen eskutik. Larunbatean Rubén Bladesek eta La Santa Ceciliak hartuko dute lekukoa, eta igandean La Pegatinak eta Chef’ Special-ek borobilduko dute lehenengo asteburua.

Bigarren asteburuko izen nagusiak Los Chikos del Maiz eta Love of Lesbian, Xavier Rudd eta Ludovico Einaudi izango dira. Hirugarren astebururako, besteak beste, Dubioza Kolektiv, Luz Casal eta Valeria Castro iragarri dituzte; eta laugarren eta azken astebururako proposamenak Rozalén, Silvana Estrada eta ZAZ dira, beste batzuen artean. 

Detaile guztiak eta alojamenduaren nahiz garraioaren gaineko info praktikoa pirineos-sur.es webgunean kontsulta daiteke.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.