entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-04

Perota Chingo bikoteak disko berria aurkeztuko du azaroaren 10ean Bilbon

Argentinako musika alternatiboak azkenaldian eman duen fenomeno nabarmenetako bat dira. 30 urteren bueltan dabiltza, eta milioika ikustaldi lortu dituzte YouTuben. Aurrekoak baino poptronikoagoa (ez hain folkya) den hirugarren lan luzea dakarte orain.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Latinamerikan barrena ibiltzeaz aparte, honezkero hiruzpalau bira egin dituzte estatuan, eta beste batean murgilduta dabiltza orain. Izan ere, Perotá Chingó bikoak hirugarren diskoa argitaratzekotan da.Hain justu horixe da datorren azaroaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dutena.

TocaAuroraVértigo eta Flor de vida aurrerapen kantetan nabari denez, aurreko lanekiko erregistro aldaketa egin dute, kutsu hippie-folkya neurri batean alboratuz. Bi neska hauek benetako fenomeno birala dira Latinamerikan, eta Argentinako taldeen artean zabalpen global handienetarikoa duen proiektua da.

Perotá Chingó bikoa Uruguaiko herri galdu batean igarotako oporraldi baten ostean eratu zen. Han ez zegoen elektrizitaterik, soilik gitarra bat, eta halaxe hasi ziren abestiak konposatzen. Estreinako hartatik jaio ziren Ríe Chinito moduko kantak, YouTuben honezkero 23 milioi ikustaldi dituena.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.