entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-28

Parabellum, Esne Beltza, ETS edota Huntza ariko dira Viña Rock jaialdian

Euskal ordezakaritza zabala dakar Villarobledoko festibalak.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

70 kontzertutik gora 72 orduan. Viñarrobledo, Albacete, rockzaleen elkargune izango da hiru egunez. Gaurtik hasi eta apirilaren 30era bitartez, hiru egunez, Viña Rock jaialdiaren 2023ko edizioak milaka zale eta ehunka artista batuko ditu. 

Glamping gune bat, autobus ofizialak, dutxa zerbitzua, jatekoa, edatekoa eta makina bat zerbitzu martxan dituzte honezkero; eta garrantzitsuena: musika. Horretarako, orotara sei gune atondu dituzte: Negrita, Cutty Sark, Villarobledo, Babilonia, Jägermeister eta Viña Rock karpa. 

Guztietan, arratsaldeko 16:00etan hasita eta goizaldeko 03:00ak arte, kontzertuak izango dira, bata bestearen atzetik, elkarren artean bi ordu eskaseko tartea utzita. Hala, apirilaren 28tik 30era bitarte, guztira 70 bat talde pasatuko dira jaialdiko eszenatoki ezberdinetatik.

Egitarauan euskal talde asko ageri dira. Lehenengo egunean, esaterako, Josetxu Piperrak, Parabellum eta Esne Beltza ariko dira. Larunbatean, apirilak 29, Segismundo Toxicómano, En Tol Sarmiento eta Belako. Jaialdiaren azken egunean, berriz, Huntza eta Kaotiko taldeen txanda izango da.

Egitarau osoa eta informazio praktikoa: HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.