entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-05

Parabellum: eromenak darrai

Hogeita hamabost urte eszenan aritu ostean, taldeak zuzeneko lehenengo DVD/CDa kaleratuko dute datorren abenduaren 13an. 2018an Madrilen eta Bilbon emandako kontzertu banatan grabatutako 24 abestik osatzen dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Parabellum: La vela se apaga

La locura continúa du izena Parabellum laukoteak abenduaren 13an argitaratuko duen zuzeneko CD/DVD bildumak. Iaz Madrilgo Mon aretoan eta Bilboko Santana 27-n eman zituzten kontzertuetan egindako grabaketak biltzen ditu diskoak, 24 kanta eta makina bat irudi. 

Gainera, kolaborazio esanguratsuak dakartza: Mamen Vazquez (Las Vulpess, Anticuerpos, Puro Chile) ahotsean, Alén Ayerdi (Marea, Ciclonautas) baterian, Toni Metralla, Tonino Perez, Dani El Mudo, eta Adolfo Aguado Garcia teklatuetan gonbidatu berezi gisa. 
Azala, bestalde, Lucía de Andresen lana da.

Aurrerapen modura, La vela se apaga bideoa sareratu dute eta honezkero plataforma garrantzitsuenetan ikus daiteke.

CD/DVDa kamiseta batekin batera eskuratzeko aurre-salmenta promozio bat ere badago martxan. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.