entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-06

Orein Orain kanta aurreratu du Belakok

Taldeak irailaren 8rako iragarri du Sigo Regando disko berriaren argitalpena. White Lies eta Sangre Total singleen ostean, hirugarren aurrerapen-kanta aurkeztu dute orain.

Belako Belako
Orein Orain - Belako

Belako taldeak bosgarren estudioko lana du labean: Sigo Regando. Disko berriak irailaren 8an ikusiko du argia, nahiz eta bandaren webgunean preorder-a egiteko aukeran badagoen jada. Horrez gain, kontzertu birtual baterako sarbidea ere eskegi dute.

Uda hasieran egin zuten iragarpena eta orduz geroztik, jada, beste bi aurrerapen-kanta sareratu dituzte: White Lies eta Sangre Total. Horrenbestez, zabaldu berri duten Orein Orain hau hirugarren mokaduda da.

Mungiarrek euskara eta gaztelera nahastu dituzte, eta taldeko gitarra-jotzailea den Josu Billelabeitiak ekoitzu du. Vocoder efektuak erabili dituzte, eta giro onirikoa sortu dute ikus-entzunekoan. Belakoren ibilbideko “unerik garrantzitsuena” iristen ari dela azpimarratu dute taldekideek.

Euskal Herrian emango dituzten hurrengo kontzertuak honakoak dira:

IRAILAK 8, DONOSTIA. Boga Boga Festibala.
URRIAK 13, BILBO. Kafe Antzokia.
URRIAK 21, ORDIZIA. Ordiziarrock.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.