entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-08

Opening: Black Crystalsen uzta berriaren aurrekari

Zabala musikari eta ekoizle bilbotarraren proiektu berria da Black Crystals. Opening single digital hau martxoan argitaratuko duen diskoaren aurrekaria da

Kraftwerk, Jan Hammer, Vangelis edota Jean Michel Jarre bezalakoen elektronika primigeniotik edaten du Zabalak. Bilboko musikari eta ekoizleak Black Crystals proiektuan murgilduta dabil burubelarri eta, jada iaz, elektro-ambient zinematografikoa jasotzen zuen Vik izeneko EPa kaleratu zuen.

2020ko martxorako uzta berria iragarri du eta, aurrekari gisa, Opening singlea zabaldu du. “Izarretara, iraganera nahiz etorkizunera bidaiatzeko txartela” omen dakar proposamen honek.

Soinuaren inguruan berezko unibertsoa eraikitzen dabil Zabala. Espazioa zentzu betean jorratzen du, baita intimotasuna ere. Errepikapenetara maiz jotzen du, trantze sentsazioa sorrarazteko ahaleginean. Etiketak, garaiak eta estilo itxiak arbuiatuz, cool elektronika klasikoa gaur egungo soinu banda bilakatu nahi du.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.