entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-19

Olatz Salvadorren emanaldiarekin hasiko da Bada Posible

Mutrikuko Udalak 11 kultur hitzordu dakartza hilaren 19tik 23ra bitarte, tartean Izaro, Laumono, Nøgen, edota Oreka TX taldeen ikuskizunak.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Mutrikuko Udalak antolatutako Bada Posible kultur jaialdiak egitarau oparoa dakar Gipuzkoa kostaldeko herrira. Guztira 11 ikuskizun antolatu dituzte, eta hilaren 23ra bitartean, egunez egun emanaldi ezberdinetarako sarrerak ipiniko dituzte salgai.

Olatz Salvadorrek zabalduko du jaialdia, eta ostean Laumono, Oreka TX, Nøgen, Biren, Errietan eta Izaro ere igoko dira oholtza gainera. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira kasu batzuetan, eta 22:00etan beste batzuetan; guztiak, hori bai, herriko institutuan jarriko duten karpan izango dira.

Emanaldi bakoitzean 200 pertsonentzako lekua egongo da. Eta sarrera erdiak Internetez eta beste erdiak turismo bulegoan salduko dituzte. Turismo bulegoan, baina, bakarrik mutrikuarrek erosi ahalko dituzte, eta Internet bidez edozein herritako herritarrek, baita mutrikuarrek ere. Herritar bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango dituela zehaztu dute.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.