entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-10

Olatz Salvadorrek Donostian bukatuko du bira

Azaroaren 24an izango da, Victoria Eugenia antzokian, eta hainbat gonbidatu alboan dituela. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Olatz Salvador musikariak bakarkako etapa oparo bati amaiera emango dio datorren azaroaren 24an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 

Ez dago argi hau agurra ote den, ala 'gero arte' bat; artistak berak ere ez baitaki aurrerantzean zer gertatuko den. Horixe irakur daiteke bira amaiera honen harira kaleratu duen 'Korapilatzen' kantaren lerro artean: hegian egoteak nola zailtzen dituen erabakiak, nolako bertigoa ematen duen zerbaiten hasierak edo amaierak. 

"Korapilatzen jarraitzen badugu,
ez dugu jakingo nola askatu.
Korapilatzen jarraitzen badugu, 
nola asmatu..."

Bakarkako ibilbidean zehar pilatutako ikasketa eta gozatze guztiak irauli nahi ditu Salvadorrek azken datetan, "orainari so eginez, eta ez harago".

Azaroaren 24an Victoria Eugenian emango duen kontzertu berezirako sarrerak salgai daude jada; eta eszenatokian hainbat lagun alboan izango dituela iragarri du.

Dena dela, lehenago ere baditu beste hainbat hitzordu itxita:

  • Urriak 12 – Berriz
  • Urriak 19 – Madrid
  • Urriak 24 – Bilbo (BBK aretoa)
  • Azaroak 1 – Orexa
  • Azaroak 8 – Zegama

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.