entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-20

Nøgen, Ibil Bedi, Sua, El Drogas, Huntza, ETS, Olaia Inziarte… eta askoz gehiago ariko dira Donostiako Aste Nagusian

Piratek Flamenka gunerako iragarri dituzten kontzertuak eta Donostiako Udalak Saguesen programatuko dituenak kontuan hartuta, musika eskaintza aberatsa dakar 2023ko Aste Nagusiak.

NOGEN Nøgen

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako prestatu duten kontzertu-kartela indartsu dator. Abuztuaren 12tik 19ra bitarte, orotara, 15 talde eta artista ariko dira zuzenean hiriko kaian.

Iratzar (abuztuak 12), Mugan eta Ibil Bedi (abuztuak 13), Esne Beltza eta Nøgen (abuztuak 14), Olaia Inziarte eta Sua (abuztuak 15), La Excavadora eta Delirium Tremens (abuztuak 16), Janus Lester eta Kilimak (abuztuak 17), Ezpalak eta Niña Coyote & Chico Tornado (abuztuak 18), eta Herenegun eta XSakara (abuztuak 19) hartuko ditu Flamenkako eszenatokiak, hurrenez hurren. Urtero legez, kontzertuak doakoak izango dira eta gehien-gehienak 23:05etan hasiko dira, su artifizialen ostean.

Piraten eskaintza ez ezik, Donostiako Udalak Sagueserako iragarri dituen kontzertuak ere izango dituzte aukeran Gipuzkoako hiriburura hurbiltzen diren musikazaleek.

Abuztuaren 12an, ETS taldea eta Sofía Ellar kantautorea ariko dira.
Abuztuaren 14an, aldiz, Garik kontzertu bikoitza emango du: batetik, bere bakarkako ibilbideko kantu arrakastatsuenak joko ditu, eta bestetik Hertzainaken errepertorioa aletuko du Alos Quartet hari laukoteak eta Xabi Aburruzaga trikitilariak lagunduta.
Abuztuaren 16an El Drogas eta Bulegoren txanda izango da Saguesen. Abuztuaren 17an Danny Ocean reguetoi, dancehall eta moombahtoneko kantautore venezuelarrak emango du kontzertua.  Abuztuaren 18an Huntza iritsiko da Donostiara bere agur birarekin, eta hilaren 19an Antonio Carmonak itxiko du programzazioa.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.